jueves, 1 de marzo de 2012

Futbola

Futbola taldekako kirol bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. Munduko kirolik hedatuena da; eta diru gehien mugitzen duen kirola ere, saskibaloiarekin, 1 Formularekin eta golfarekin batera. Futboleko jokalariei futbolari deritze.
Munduan osoan, FIFA erakundeak kudeatzen du futbola, eta sei konfederaziotan banatuta dago: AFC, CAF, CONCACAF, CONMEBOL, OFC eta UEFA.
Jokorako lekua 45 eta 90 metro bitarteko zabalera eta 90 eta 120 metro bitarteko luzera duen belarrezko zelaia izaten da. Area bakoitzean hiru zutoinek osatutako ate bat egoten da. Zelaia bi zatitan banatzen da eta ateen aurrean bina area egoten dira: area txikiak atezaina inork oztopatu ezin duen gunea da, eta area handia atezainak baloia eskuaz jokatu dezakeena eta defentsak ari den taldeak egiten duen falta penalti bezala adierazten dena.


Real Madril (gaztelaniaz Real Madrid) Madrilgo kirol elkartea da, batik bat futbol arloarengatik
ezaguna. Izan ere, FIFAk XX. mendeko klub hoberena izendatu zuen. Txapeldunen Liga 9 aldiz eta Espainiako liga 31 aldiz irabazi ditu, momentuz inork berdindu ezin dituen markak.
Taldearen goitizen zaharrenak "los merengues" (merengeak) edo "los blancos" (zuriak) izan dira, uniformeko kolore txuria dela eta. 1970eko hamarkadan, halere, "los vikingos" (bikingoak) izenak ospea lortu zuen, batez ere Ultras Sur-eko zaleen artean, Europako iparraldeko jokalariak hartzeko ohiturarengatik.
Azken boladan, batez ere Florentino Perez klubeko agintean zegoelarik, "los galácticos" (galaxiakoak) ezizena arrakastatsu bihurtu da, nazioarteko izarrak baino ez baitzuten fitxatzen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario